2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

AURKEZPENA

Kaixo neska!

Uda honetan rock&roll aste bat pasatzeko prest zaude? 8 eta 16 urte artean badituzu eta eskenatokira igotzeko gogo biziz bazaude, hau da zure udalekua! Ez daukazula musikaren inguruan inolako ezagutzarik? lasai! bost egun nahikoa izango dira rock izar berriak jaio daitezen...  




Udalekuaren izena 80 eta 90. hamarkadan rock talde ezberdinetan aritu zen Lou Olangua musikari zarauztarrari omenaldi xumea da. Garai haietan, Lou neska bakanetarikoa izan zen inguru hauetako eskenatokietan, eta besteak beste O.K. Korral taldeko abeslaria izan zen.  

Lou 2013an zendu zen. Gure oroimenetan, ordea, bizi-bizirik dirau. 

Hemen Lou-ri Berrian egindako elkarrizketa zabala.