Izen ematea maiatzaren 25etik ekainaren 14ra egongo da zabalik. Izena emateko, egin klik HEMEN.
Behin izena emandakoan, baieztapen emaila jasoko duzu.
Udaleku honetan 32 neskentzat dago tokia. Ekainaren 15etik aurrera jakinaraziko da onarpena.
Zalantzak argitzeko, honako telefono zenbakietara dei dezakezu: 655 711 368 eta 600 098 582.
2015(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena
2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea
XEHETASUNAK
Nori zuzendua da udaleku hau? zein da helburua?
Udalekua 8 eta 16 urte arteko neskei zuzentzen da. Zergatik neskei soilik? gaur egun rock eszenan oraindik ez delako lortu emakumeen presentzia normalizatzea eta hori lortzeko ekintza positiboak egitea beharrezkotzat jotzen dugulako.
Helburua udalekuan jasotako nozio musikalekin, taldearen babesarekin eta norbere buruagan konfidantza irabaziaz udalekuko azken egunean publiko aurrean abesti propio bat jotzeko gai izatea da, nahiz eta udalekuko lehenbiziko egunean inolako musika ezagutzarik ez izan.
Xedea, beraz, ez da musika instrumentu batean trebakuntza bikaina garatzea, desira dena egikaritzeko baliabideak sustatzea baizik.
Non eta noiz izango da?
Uztailaren 27tik abuztuaren 1era, Zarauzko Imanol Urbieta musika eskolan.
Uztailaren 27tik 31ra abestien sorkuntzan arituko gara, eta abuztuaren 1ean udaleku amaierako ekitaldia egingo dugu.
Musika eskarmenturik behar al da?
Ez da beharrezkoa. Musika gustoko izatea eta gogo bizia izatea bai, horiek beharrezkoak dira!
Zein izango da programa?
Udaleku irekia da, beraz ekintzak egunean zehar egingo dira, goizeko 9etatik arratsaldeko 5ak ingurura. Gutxi gorabehera, hau izango da eguneko programa:
8:45 – 9:00 Ongi etorria.
9:00 – 10:00 Goiz jolasak eta beroketa.
10:00 – 11:15 Tailer musikala (Abestien sorkuntza/Instrumentu klasea/ Musika lanketa).
11:15 – 11:30 Atsedena.
11:30 – 12:45 Tailer musikala (Abestien sorkuntza/Instrumentu klasea/ Musika lanketa).
12:45 – 13:30 Bazkaria.
13:30 – 14:00 Bazkalosteko jolasak/Talde gonbidatuaren kontzertua.
14:00 – 15:15 Talde entsegua
15:15 – 16:30 Tailer ez musikala (Gorputz espresioa, irratigintza, serigrafia…)
16:30 – 17:00 Agurra
Zer eraman behar da?
Garrantzitsuena gogoa ekartzea da. Udalekuak musika tresnak, anplifikagailuak, soinu ekipoak... utziko ditu; dena dela, norbaitek berea izan eta ekarri nahiko balu, ekar dezake noski! ekarri beharreko beste gauza, norberak bere bazkaria izango da.
Zenbat ordaindu behar da?
Udalekuaren kostua 75€-koa izango da (musika tresnak, ikas materiala eta asegurua barne).
Nork antolatzen du udalekua?
Lou Rock Udalekua MEFsst! kolektiboaren ekimena da. 2013 urtetik ekintza ezberdinak antolatzen ditugu rock eszenan emakumeen presentzia normalizatzeko eta era berean rock-aren bidez gure buruak indartu eta ondo pasatzeko!
Orain arte antolatu ditugun ekintzen artean honakoak daude:
MEFsst! 1, 2 eta 3 jaialdiak:
Kontzertuak:

NESKEN ROCK UDALEKUAK MUNDUAN
Seattle-ko Rain City Rock Camp:
Egun Girls Rock Camp Alliance erakundeak munduan zehar autonomoki antolatuta dauden nesken rock udalekuak biltzen ditu.
Munduko beste tokietan egiten bada... Zarautzen zergatik ez?
AURKEZPENA
Uda honetan rock&roll aste bat pasatzeko prest zaude? 8 eta 16 urte artean badituzu eta eskenatokira igotzeko gogo biziz bazaude, hau da zure udalekua! Ez daukazula musikaren inguruan inolako ezagutzarik? lasai! bost egun nahikoa izango dira rock izar berriak jaio daitezen...
Udalekuaren izena 80 eta 90. hamarkadan rock talde ezberdinetan aritu zen Lou Olangua musikari zarauztarrari omenaldi xumea da. Garai haietan, Lou neska bakanetarikoa izan zen inguru hauetako eskenatokietan, eta besteak beste O.K. Korral taldeko abeslaria izan zen.
Lou 2013an zendu zen. Gure oroimenetan, ordea, bizi-bizirik dirau.
Hemen Lou-ri Berrian egindako elkarrizketa zabala.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)